BERTSOTAN

Laster barru hasiko da Eskolartekoa

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean Eskolartekoa antolatzen dute lurralde guztietako  gazteak bertso saiotan aritu daitezen.

Gazteek nahi duten moduan parte hartu ahal izango dute txapelketan: bertsolari moduan, zein gai-jartzaile moduan, bai eta antolakuntzan parte hartzeko moduan ere. 15 urtetik beherako gazteak ez dira txapelketan lehiatuko baina horientzat bertso merenduak antolatuko dira.

“Lurralde bakoitzak bere txapelketa izango du. Kanporaketak formatu goxoan egingo dira: bertso afari zein merendu bueltan, edo areto txikietan. Hilabete honetan bertan hasiko dira, esate baterako, gipuzkoarrak. Finalak, berriz, oholtzan izango dira, herrialdeko Bertso Eskolen Egunaren baitan kasu gehienetan. Euskal Herriko finala, ostera, jai giroan egingo da. Ipar Euskal Herrian egingo da aurtengoa, ekainaren 10ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button