ARTEA

Ordena kultural berri bat

San Telmo Museoak 90 berriak erakusketa aurkeztu du. Erakusketa horretan 1990eko hamarkadan lanean aritu ziren kolektibo artistikoen gaineko jakingarri guztiak bildu dira. Erakusketa ikusgai izango da ekainaren 4ra arte.

90 berriak erakusketa “80ko hamarkadaren azken urteetan, 90eko hamarkadakoetan eta milurteko berriaren hasierakoetan lan egin zuten hainbat kolektibo artistikotara egindako hurbilketa da, beren energiak konpromiso sozial, politiko, intelektual, feminista eta ekologistetatik abiatuta ikuspegi alternatibo, periferiko eta mugaz gaindikoekin batu zituzten kolektibo horiei buruzkoa.
Historiografia berri bat planteatzen du, kolektiboaren kontakizun argitaragabeetatik abiatuta, eta, horrela, ekosistema kultural hura zaintzen eta transmititzen laguntzen du.”

Erakusketan honako elementuak topatuko ditu ikusleak: lan artistikoak, bideo-artea eta bideo dokumentala, elkarrizketen audioak, dokumentu grafikoak, edizio alternatiboak, liburuak eta aldizkariak, egile-argazkiak, erakusketa-argazkiak, proiekzioak eta altzariak.

“Mundu-panorama konplexu baten esparruan, 90eko hamarkadako urteek konplexutasun bereizgarri batzuk izan zituzten euskal autonomia erkidegoan, zenbait egoeraren bilakaeraren ondorioz, hala nola eredu ekonomikoen eraldaketa. Gainera, 1994 eta 1997 bitarteko mikro- gertakariz gainezka dagoen trantsizio-une batean gertatzen da, eta aldi horren ondoren estrategien eta arlo publikoan zein pribatuan jarduteko moduen berritze bat nabarmentzen da, 1997tik 2001erako aldian ageriko egingo dena.”

Oraindik kolektibo haietako batzuek bizirik segitzen dute, hala nola, El Gallinero, Zelai Azpi, Zapatari, Arteleku, La Fiambrera, Las Chamas edo Consonni.

Erakusketaren gaineko datu guztiak San Telmo Museoak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button