EUSKARA XEDE

“Darabilbok” agur esango du irailera arte

Darabilbo udal programak aisialdiko 9 jarduera eskainiko ditu ekainean, euskaraz eta doan. Eskaintzaren barruan Itsasadarrean big sup bat, orientazio-jarduera bat eta naturatik egiteko ibilbide bat daude.

Gaur, ekainak 9, hasiko da programa, Otxarkoagako jaietan kakorratzarekin lotutako jarduera batekin. 19:00etatik aurrera izango da Ugarte plazan. Domekan, ekainak 12, familian egiteko orientazio tailerra izango da 10:00etatik 13:00etara Luceron, Zierbenan.
Rekalde aretoan, martitzenean, ekainak 14, bisitaldi gidatua eta tailerra egingo dira Irantzu Yaldebere artistarekin. Hurrengo egunean, eguaztenean, ekainak 15, 18:00etatik aurrera Nordic-walking Ipar Martxa tailerra egingo da Deustuko Botikazar parkean.
Kardatzea eta iruteari buruzko tailerra egingo da ekainaren 16an, 10:00etan, Zorrotzako Azoka parkeko kioskoan. Ekainaren 17an, barikua, literatura-hitzaldia izango da Mari Luz Estebanekin, Otxarkoagako Gizarte-etxean.
Itsasadarreko jarduera, big sup izenekoa, zapatuan, ekainak 18: 00etan egingo da, Ramón de la Sota kaiko 1ean.

Darabilbok agur esango du irailera arte irailaren 21ean, Olabeagan Igor Gutierrez Ungoren eskutik egingo den bisita gidatuarekin. Bisita Zorrotzako euskaltegitik abiatuko da, 18:30ean.

Eskaintza osoa eta informazio gehiago darabilbo.eus web orrialdean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button