
Gaur berton, apirilak 29, 22:00etan, Madriletik datorren The Lucilles taldeak kontzertua eskainiko du Bilboko Bilboko Hika ateneoan.
Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen arabera, “Ez dago dena galduta, denborak luze jo arren ez dira sugarrak itzali, inoiz baino itzaltsuagoak dira Sam, Aretha eta Otisen itzalak. Ehunka kontzertu eskaini ondoren, Madrilen egokitutako banda honek, The Lucilles taldeak Northern Exposure lana aurkezten digu, urte hauetan egindako musika bidaian zehar bildutako jakituriaren eta eskarmentuaren uzta eta oparia”.
Soul musikak azken honetan bizi duen osasun egoera onaren erakusgarri bikaina da The Lucilles taldea.
Taldean Aldo Cavaleiro (baxua), Ritchie the man (gitarrak), Marcos Ortega (tronpeta), Diego Jimenez (saxo), Guillaume Guinot (saxo), Bobby Lawrence (tronboi), Henar Rodriguez (teklatuak), Vanja Polacek (bateria), eta Alba Sánchez eta Itxaso Satrústegui (koroak) musikariak daude.