ESZENA

Antsoaingo “Kultura Plazara” programa

Irailaren hasierako egunetan abiatu zen Antsoaingo Kultura Plazara programa. Arte eszenikoekin eta musikarekin erlazionatutako zortzi jarduera biltzen dituen egitaraua ondu dute bertan.

Bihar, hilak 12, hitzordu eder bat duzue han Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Asfaltoaren azpian, euria emanaldiarekin.
“Asfaltoaren azpian, euria gure auzoetan egingo dugun ibilaldi dramatiko bat da, gure beldurren sakon-sakoneneraino eramango gaituen murgiltze-esperientzia bat, teknologiaren, adimen artifizialaren eta zuzeneko musikaren laguntzaz. Finean, espazio publikoko bizitzaren inguruko hausnarketa komunitario bat egiten ahalbidetuko digun ukronia espekulatibo bat. 2031. urtea da. Covidaren Omega aldaera bortitzaren ondorioz, hamar urte eman ditugu etxean konfinatuta. Eta, orain, kalera ateratzeko unea da berriro. Baina beldurra da nagusi. Zenbat aldatu da gure hiria? Eta gu geu?”

Joan den neguan, taldeak Errealitatearen agertokian izeneko ekimena jarri zuen martxan. “Arkitektura eta hirigintza arloko adituekin solasean aritzeaz gain, Bilbo, Gasteiz eta Hendaiako bizilagunekin elkartu ginen, haien hirien gaineko hausnarketa kolektiboak egiteko. Han jasotako materialarekin ere osatuta dago Asfaltoaren azpian, euria ikuskizun hau.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button