ARTEA

OKELA Sormen Lantegian, “VI. Artisten Meeting Pointa”

Gaur, ekainaren 11ean, arratsaldeko 19.30tik aurrera, OKELA Sormen Lantegiak VI. Artisten Meeting Pointa burutuko du gai honekin: Lana.

Ekimenean parte hartuko duten artistak honakoak dituzue: Fermin Diez de Ulzurrun, Sandra Amutxastegi eta Tximini Kolektiboa. Aipaturiko orduan zabalduko da erakusketa eta luntxaren ostean, Erractus errezitaldia ikusteko parada egongo da. Erraiak eta Tractatus liburuetatik sortutako Erractus ikuskizuna Danele Sarriugartek, Jule Goikoetxeak eta Kattalin Minerek egiten dute. Joan den maiatzean Literaturian ere aurkeztu zuten ikusgarria.

Erakusketa ekainaren 16, 18, 23 eta 25ean egongo da zabalik.

Informazio guztia OKELAn duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button