ESZENA

Arte eszenikoetako lan laburrez gozatzeko aukera “150 gramo” jaialdiarekin

Gasteizen, El Mono Habitado eta Pez Limbo taldeek antolatzen duten 150 gramo jaialdian arte eszenikoetako (antzerkia, dantza, performanceak, instalazioak…) lan laburrez gozatzeko aukera egongo da. Aurten, Dendaz denda lemapean, apirilaren 12tik 15era egingo da.

Gaur izango da lehen saioa Arrebato izeneko piezarekin, eta bertan, emakume xelebre bat, arroparekiko grinak harrotuta, ero-eroan ibiliko erosketak egiten. Gaur ere, Cuatro ojos Teatro taldeak, Yo dictador egingo du. “Humberto Von Braunek zorrotz gobernatzen du bere herrialdea. Inork ez dio, ezta bere buruak ere, bere begirada gogorrari ihes egiten. Gutxien espero duen lekutik etorriko da bere erorketa.”

Larunbatean ere ikusgarri eder bat izango da: Pro, Eneritz Artetxe (Dxusturi teatroa) antzezlearekin. Kirola egitea osasuntsua dela esan diote Karramarroari. Horrela ba emakumeak jarri ditu soinean zapatilak, frakak eta galtzetinak. Hartu ditu bizikletak eta horretarako gailu guztiak. Zer egin behar du orain?

Egun guztietako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button