
Fernando Anbustegi eta Julio Soto bikoteak Istorio trukea(n) izeneko emanaldia ondu du. Bata gai jartzailea da eta bestea bertsolaria, eta oraingoan bertsoa eta ipuina uztartzen dituen emankizun berri bat egin dute.
Fernando Anbustegik ipuin kontalariarena egingo du, eta herriz herri, tokian tokiko pertsonaia batekin elkartuko da eta elkarrizketa baten bidez, bere ipuinetarako istorio berriak bilduko ditu. Julio Soto bertsolariak beste zeregin bat hartuko du: ipuin kontalariak momentuan agindutako pertsonaiaren larrutik kantatuko du.
Emanaldiaren estreinaldia bihar, urriaren 23an, izango da Donostiako Casares Kultur etxean, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, urriaren 31an, Ondarroako Kofradia Zaharrean izango dira, 12:30ean; Intxaurrondoko Larrotxenea kultur etxean, azaroaren 25ean, arratseko 19:00etan, eta Durangoko Ahotsenean abenduaren 5ean, 11:30etan.



