MUSIKA

Berri Txarrakek bira handia hasi du

Iragan otsailaren 3an eta 4an hasi zuen Berri Txarrak hirukoteak Harian diskoaren aurkezpen bira luzea. Hala, Salamancan, Oviedo, Santiago de Compostelan, Leonen, Tolosan eta Donazaharren jo ostean, ostiralean, hilak 25, Boliviako Cochabamba hirian egin ohi den Cochafest jaialdian joko dute hainbat taldea ezagunekin, hala nola, DRI estatubatuarrekin eta Ratos De Porao brasildarrekin.

Martxoan berriz, beste sei kontzertu egingo dituzte: Palma de Mallorcan (9an); Bartzelonan (10ean); Atarrabian (16an); Zaragozan (17an), eta Madrilen (23an eta 24an).

Taldeak ekainera bitarte jarraituko du Harian aurkezten. Apirilean hiru emanaldi egingo dituzte hiru hiriburutan: Donostian (13an); Gasteizen (20an), eta Londresen (21ean). Maiatzean beste bost kontzertu eskainiko dituzte, eta maiatzean bakarra. Honatx datak: Tenerifen maiatzaren 12an, Granadan 18an, Sevillan 19an, Velantzian 20an, eta Valladoliden 25ean. Ekaineko kontzertu bakarra Parisen egingo dute, 24an.

Bide Ertzeanek Donostian  amaituko du “Don Inorrez” bira

Bestalde, Tolosako Bide Ertzean taldeak Donostiako Kursaalen egingo du Don Inorrez diskoaren azken kontzertua. Tolsarrek 2010. Urtean argitaratu zuten Don Inorrez, hain zuzen ere, Leidor Sessions zuzenekoa plazaratu ondoren. Taldeak maila ona erakutsi zuen Don Inorrez horretan eta grabazioaren harira eginiko zuzenekoetan ere bikain aritu dira boskote formatuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button