LITERATURA

Tene Mujika sariaren deialdia

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika sarirako deialdia egin dute. 6.000 euroko diru-laguntza emango du, eta kasu honetan, Deban eraiki nahi izan zen zentral nuklearraren proiektua eta haren inguruko gorabeherak ikertzeko antolatu da.

Lanerako oinarria honakoa izango da: 1970eko hamarkadan Iberduero enpresak hainbat zentral nuklear eraiki nahi izan zituen Euskal Herrian; horietako bat Deban, Mendatako puntan. Proiektu haren kontrako protesta eta erresistentzia antolatu zen, azkenean lortu zen zentral hura ez egitea, eta gaur egun euskal kostaldeko Geoparkea dago bertan. Bai Deban bertan, bai Euskal Herrian, eratu zen mugimendua hobeto ezagutzeko, orduko historia, lekukotasunak, zergatiak eta ondorioak bilduko lituzkeen ikerketa-lan bat egitea litzateke beka honen helburua, edozein dela ere lanari ekiteko metodologia: historiografia, kazetaritza, soziologia, ekologia, antropologia… baita horietako zenbaiten nahasketa ere.

Proiektu bakoitzarekin egilearen edo egileen curriculum laburra, eta harremanetan jartzeko helbide eta abarrak jarriko dira. Egin nahi den lanaren azalpena ere bidaliko da (4-6 orri bitarteko luzerakoa), eta lagina (15-20 orrialde bitartekoa). Proiektuak aztertzean testuaren kalitatea, informazioaren zehaztasuna, ikerketaren berritasuna, iturrien aberastasuna eta abar hartuko dira kontuan

Lanok abenduaren 12ra arte bidal litezke helbide honetara: artxiboa@deba.net

Irabazleak urtebeteko epea izango du idazlana amaitzeko eta antolatzaileei helarazteko.

Datu guztiak hemen kontsultatu hala dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button