LITERATURA

Xerezaderen Artxiboa literatur podcastaren II. jaia

Urte bi eta erdi joan dira Xerezaderen Artxiboa literatur podcasta sortu zenetik. Podcasta zer den? Ba, entzuteko blog baten antzekoa: hilean bitan, literatur testuen audio bat jartzen dute Interneten mundu guztiaren esku (narrazioak, olerkiak, hitzaldi gogoangarriak…), denak ere euskaraz, on line entzuteko edo mp3ra, Ipodera edo telefonora jaitsi eta nahi duzuenean entzuteko.

Ibilbide oparo hori behar den moduan ospatzeko, iaz egin zuten moduan, lagunekin eta gonbidatu berezi batzuekin jaia egitea pentsatu dute. Ospakizun horretan zuzenean literatur testu bat irakurriko dute Harkaitz Cano, Izarne Cardaba, Jokin Gorozika, Edu Lartzanguren, Mikel Martinez eta Ana I. Moralesek, eta gero astia izango da elkarrekin egoteko. Sarrera doakoa da.

Xerezaderen Artxiboaren jaia urtarrilaren 9an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Leioako Udal Liburutegian (Jose Ramon Aketxe kalea, 11).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button