ESZENA

Teatro eta dantza egunak izango dira Oreretan

Ekainaren 19tik 22era bitarte, antzerkizaleek ezinbesteko hitzordua dute Oreretan, izan ere, egun horietan Eztena Teatro & Dantza Egunak jaialdia seigarren edizioa egingo da.

Antolatzaileen arabera, “Ohiko moduan, helburu argi batzuekin plazaratuko da Eztena jaialdia: arte eszenikoen arloan arriskuak (maila artistikoan zein ekoizpen moduetan) hartzen dituztenen lanak erakustea, sortzaileen eta publikoaren arteko hartu emana bermatuko duen elkargune izatea, kultur-gomutarako guneak bermatzea”.

Ostegunean hasiko da programa Antton Lukuren solasaldiarekin; Luku euskal dramaz arituko da (antzerki, dantza, maskarada eta bertsolaritzaz), eta, era berean, drama horren erronkak ere izango ditu hizpide. “Euskal kultura? zorrotzaren ostean, euskal antzerki eta dantzaren dimentsio politikoa defendatzera datorkigu nafartarra Libertitzeaz lan berrian”. Solasaldia 19:00etan izango da, Mikelazulon.

Egun berean, baina 22:30ean, Las XL konpainiak Abandonate     Mucho obra antzeztuko dute, Reyna tabernan; ikuskizunak antzerkia eta musikala uztartzen ditu, maitasun erromantikoa deseraikitzeko xedearekin. “Geure burua aurkituko dugu limurtzaile konpultsiboan, Walt Disney estiloko printzesan, koplari atsekabetuan, maitasunaren jonkian, punki suntsitzailean, fundamentalista estiritualetan…”.

Ostiralean, halaber, dantza lanak izango dira, herriko plazan, 17:30ean, Organik, Paisaia eta Lasala konpainien eskutik. 20:00etan, berriz, Piezak izeneko ikuskizuna aurkeztuko dute, 20:00etan, Mikelazulon: “Piezak ekimenak sortze prozesuan dauden lanak publikoaren aurrean aurkezteko aukera ematen du. Lanen laginak ikusi ondoren publikoarekin batera solasaldia irekitzen da sortze prozesuari begira lagungarri izateko asmoz”.

Larunbatean, Pez Limbo konpainiak Lana aurkeztuko du, Rouge Elea taldeak Calao eta Dxusturik Konpota. Asteburua amaitzeko, igandean, La Cocina konpainiak Calla y Come antzeztuko du.

Egitarauri lotutako xehetasun guztiak: eztena.info.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button