ESZENA

Tartean Teatroak “Ez Dok Ero” lan berria ondu du

Tartean Teatroak Ez Dok Ero izeneko obra estreinatuko du Bilboko Arriaga antzokian, azaroaren 10 eta 11n. Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak osatutako ED3 bikote artistikoaren ikuskizun berria da Ez Dok Ero.

Lanaren sinopsia honakoa duzue: Mikelote eta Pantxo bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.
Egun batean Mikelote, antzerkilari andante estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imajinazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.

Diogun moduan, Bilbon izan da estreinaldia baina gero, Astigarraga (azaroak 14), Etxarri Aranatz (azaroak 27), Oñati (abenduak 3), Donostia (abenduak 7 eta 8), Bermeo (abenduak 11) eta Leioa (abenduak 18) herrietan ikusi ahalko da.

Obra berriari eta taldeari buruzko informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button