LITERATURA

Maiatzaren 5etik 7ra, Literaturia

Euskal letrak batuko dira beste behin Zarautzen egunotan burutuko den Literaturian.
Bihar bertan abiatuko da ekimena 20:00etan, Jon Benito idazleak irakurriko duen manifestuarekin. Geroago, 20:15etan, Aner Euzkitze, Oihana Arana, Haizea Arana eta Leire Vargas sortzaileak bilduko dira Azken Oturuntza izeneko saioa egiteko. “Hasiera. Korapiloa. Ekintza. Klimaxa. Etena. Eta besterik ez. Edo bai? Eten absolututik, eten absoluturik bada, hamaika esparrutan egon daitezkeen etenetan zeharreko ibilbide bat. Jaten gaituzten etenetatik hasi eta guk geuk bilatzen ditugunetara. Erreferentziaz erreferentzia eta diziplinaz diziplina dabilen izaki hibridoa da. Auzi existentzialak txikikeria eta txikikeriak hil ala biziko bihurtu nahi ditugu. Ez dakigu norentzat izango den interesgarria dena irents dezakeen elkarrizketa hau. Azken oturuntza.”

Larunbatean Karrikiri elkarteari omenaldia egingo zaio; Ahotsenean liburu aurkezpenak egingo dira; Amaia Elizagoienek eta Irati Celestinok Basoko Sekretuak ipuin-kontaketa musikatua egingo dute; Amagoia Gurrutxaga, Eneritz Artetxe, Koldo Izagirre eta Ainara Azpiazu “Axpi” koadrilak Erreteneko Kronikak saioan parte hartuko dute; Ane Garciak eta Eider Perezek Hitz Esana performance literarioa burutuko dute, eta azkenik, Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du.

Igandean, Mare, Ilargiari Poemak errezitaldi musikatua egingo dute Jon Martinek eta Idoia Asurmendik; geroago, Itziar Ugarte, Uxue Apaolaza eta Ines Osinaga Bihurguneak eta Bideak Elkarrizketan saioan parte hartuko dute; eta eguerdi partean, liburu aurkezpenak egingo dira.

Literaturiak dauzka xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button