MUSIKA

Aste honetan abiatuko da Soraluzeko Blues Hotsak jaialdia

Errabal Kultur Elkartearen eskutik, aurtengo Blues Hotsak azaroaren 18tik 24ra izango da.

“Urteak dira musika mota horietan oinarritutako  jaialdiak eta kontzertuak antolatzen ditugula Deba bailarako herrietan: Debajazz jaialdia, Ibetondoko jazz jaialdia, Jazz-Blues zirkuitua… Musika hori promozionatzen duen diskoetxeak ere laster 30 urte beteko ditu Soraluzen. Horrek guzti horrek izan zuen bere eragina 2019. urtean BLUES HOTSAK jaialdia sortzerakoan. Aurtengoa seigarren urtea. Gozatzeko aukera!”

Gaur, literatura izango da protagonista, eta horretarako Lide Hernando idazlearen Izotz Ura (Susa) liburuaren inguruan solasaldia antolatu da. Etzi, musikaren inguruko film bat: La Semilla Del Son, Santiago Auseron musikariaren Road Movie soinuduna ikusi ahalko da.

Eta barikutik aurrera kontzertuak hasiko dira. Lehenengoan, Erresuma Batuan bizi den Burundiko artistaren Soul banda arituko da: J.P. BIMENNI & The Black Belts. Musikari autodidakta, hainbat talde eta proiektutan parte hartu du 2002tik. Orain, The Black Belts, Madrilgo eszenako banda (Rodrigo Díaz baterian, Pablo Cano baxuan, Fernando Vasco gitarran, Álex Lárraga tekletan eta Ricardo Martínez eta Rafael Díaz tronpeta eta saxoan, hurrenez hurren) batekin arituko da. Free Me da beraien estreinako lana.

Azaroaren 23an, Musika Eskolako gazteek konboak egingo dituzte bluesaren inguruan osatutako ikuskizuna eskaintzeko, eta egun horretan ere, Santiago Auseron kantariak Luces de la Frontera kontzertua eskainiko du.

Igandean lau talde arituko dira: The Fake Cousins, The Wilsons Organ Trio, La Blues Company, eta Sugar Queen.

Egitarauaren gaineko datu zehatzak: Blues Hotsak jaialdia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button