ARTEA

Talentu artistikoa sustatzeko bekak

Bizkaiko Foru Aldundiak bi beka-deialdi egin ditu bertoko talentu artistikoa sustatzeko. Laguntza horien bidez goi-mailako heziketa-programak babestuko dira Arte Plastiko eta Bisualetan, Arte Dramatikoan, Musikan eta Dantzan, eta guztira, 400.000 euro banatuko dira.

Beka horien helburu nagusia da “sorkuntzarako eta arteetarako bokazio ageria duten pertsonei aukerak ematea, errazago izan dezaten nazioarteko aitortza duten prestakuntza-programetan sartzea. (…) laguntza horietako bat espezifikoki bideratuko litzateke arte plastiko eta bisualen arloko sorkuntza artistikora, eta bestea, berriz, arte eszenikoen arloko prestakuntza eta hobekuntzara”.

Testuinguru horretan, “lehen deialdia bideratuta dago arte plastiko eta bisualen esparruan bikaintasuna lortzeko espektatibak dituzten pertsonak detektatu eta sostengatzera. Horretarako, mugatu egin dira onuradun posibleen adinak; izan ere, kontsideratzen da adin handiagoko taldeek dagoeneko erdietsita eduki behar lituzketela sorkuntza artistikoaren eremuan proiekzioa izateko beharrezkoak diren lorpenak. Horregatik, arte plastiko eta bisualen beka eskatzen duenak 1990etik 2007ra bitartean jaioa izan beharko du.”

Deialdi hauetan parte hartu nahi dutenek Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak deialdiak BAOn argitaratu eta 15 egun naturaleko epean.

Show More

Related Articles

Back to top button