MUSIKA

Jon Pierrot, Smoke Idols eta Grand Matter, Rockein! lehiaketako finalistak

Jon Pierrot, Smoke Idols eta Grand Matter taldeek Basaruriko Social Antzokian joko dute maiatzaren 9an, Rockein! lehiaketako finalista gisa, 21:00etatik aurrera. Hiru finalistak Bilbokoak dira.

Haiekin batera Boogie Riders (Arrigorriaga), Aneika Ara (Galdakao) eta Free The Wheel (Galdakao) lehiatuko dira, tokiko talde onenaren saria eskuratzeko asmoz. Euskaraz abesten duen talde onenaren saria ere iragarriko dute finalaren egunean. Lehiaketa Basauriko Udalak antolatzen du Rockein!, Arrigorriagako eta Galdakaoko Udalen laguntzarekin.

Epaimahaiak 94 banden artean aukeratu ditu aipatutako taldeak. Aukeratu diren taldeen artean, 22 bertakoak izan dira, eta beste 22k euskaraz kantatzen dute.

Hauexek izan dira epaimahaikideak: Etorne Lexartza (Basauriko Udaleko Kultura-politika eta Euskarako ordezkaria); Iratxe Muñoz (Galdakaoko Udaleko Gazteria Arloko teknikaria); Nara Pinto (Last Tour Internationaleko programazio arduraduna); Asier Arrieta (publizitate-sortzailea eta EHUko sormen irakaslea); Álvaro Fierro (Ruta66 eta Zarata/Mondosonoroko kazetaria); Anartz Bilbao (ZuZeu aldizkariko kazetaria); Iker Barbara (Zarata/Mondosonoroko koordinatzaile nagusia); eta Joseba Vegas (Bi FM).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button