ESZENA

“Tabernaria” eta “Ez dok Hiru” antzezlanak irailean, Tartean Teatroaren eskutik

Tartean Teatroa konpainiaren bi obra berri aurkeztuko dira irailean. Tabernaria bakarrizketa, Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutakoa, ostegunean, irailaren 13an, Bermeoko Mikroteatro jaialdian izango da ikusgai. Umorez zipriztinduta, bakarrizketa honetan, kaña bat nola ondo bota erakutsi nahi izango dio Mikel Martinezek bizia ematen dion tabarnariak. Bere kezkak, arrengurak, ilusioak edota desio frustatuak azalaratuko ditu bertan.

Eta  bigarren proposamena, Ez dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa da. EUSKAL Publiko helduari zuzenduta, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko digute Martinezek eta Telleriak  oraingo honetan, beste hiru musikari-aktorekin batera. Hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehituko diote, antzezteko duten estilo paregabearekin.

Hitzordua, Irailaren 23an, igandearekin, Lezoko Gezala Auditoriumean arratsaldeko 20.00etan.

https://www.facebook.com/TARTEANteatro/

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button