IKUS-ENTZUN

“Agur esatea/To Say Goodbye” filma, Donostian

Gaur, apirilak 16, Agur esatea/To Say Goodbye (Matt Richards, 20129 animazioko lana proiektatuko da euskaraz Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:30ean. 

Filmak 1937an Erresuma Batura eramandako 4.000 umeren istorioa kontatzen du animazio teknikarik berritzaileenak erabilita. Ume horiek hasiera batean hiru hilabetez egoteko bidali zituzten Erresuma Batura, baina euretariko batzuk oraindik bertan bizi dira. “Gatazka itzel eta odoltsuaren ondorioz puskatutako familiak eta suntsitutako haurtzaroak”.

Hala, 80tik 90era urte bitarte dituzten 14 protagonistaren istorioak jaso dituzte animazioko dokumental honetan. “Agur Esatea Gerra Zibilean gertatutako haurtzaroaren eta nortasunaren galerari buruzko istorioa da, baina batez ere, esperantzaz betetako istorio hunkigarria da”.

Informazio gehiago: To Say Goodbye.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button