ESZENA

“Tabernaria” bakarrizketa gaur, Lekeition

Tartean teatroa konpainiako kidea den Mikel Martinez aktoreak, Loraldia jaialdiaren baitan, Tabernaria bakarrizketa egingo du gaur, hilak 28,  Lekeitioko San Juan Talako txiringitoan 20.00etan hasita.

Tabernaria bakarrizketa Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu du, eta Mikel Martinezek aktore lanak egiten ditu. Cafe Bar Bilbao Sariaren 15. edizioan, Patxo Telleriarentzat sari berezia izan zen, azken urteotan euskal dramaturgian egindako lanagatik eta, zehazki Tabernaria: instrukzioak botatzeko ondo bat kaña teatro laburreko lanagatik.

Bertako eszenan tabernariak bere ohiko bezeroak biltzen ditu, kaña bat ondo botatzeko instrukzioak emateko aitzakiarekin. Baina bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariak beste kontu batzuez hitz egingo digu, bere beldurrez eta desirez, bai eta beste gai sozial batzuez ere. Hortaz, kaña bat nola zerbitzatu behar den azaltzez gain, harago joango da, eta tabernariak bere beldurrak eta nahiak aditzera emango ditu, gizarte-eztabaidarako gai jakingarriak ere mahaigaineratuz.

Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetik aurrera kontatzen delako. Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago: denbora eta ekonomia eredu berrien gatazka.

Kaña bat hartu eta zerbitzariari entzun!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button