ESZENA

“Cabaret Chihuahua” antzezlana bueltan da

Bilboko P6ko Antzerki Laborategiko Cabaret Chihuahua pieza bueltan da berriz, eta abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra arte ikusteko aukera egongo da. 2013an estreinatu zen ekoizpen arrakastatsua bere 10. urteurrenera iritsiko da. 10 urte hauetan zehar, 200 emanalditik gora eskaini dira, 17 antzezle pasatu dira, eta hainbat bitxikeria eta oroitzapen gordetzen ditu bere baitan.

Felipe Lozak sortu eta zuzendutako komedia musikalak gaurko hainbat gai aztertzen ditu: lan- prekarietatea, etxegabetzeak, bankuen abusua, lehen munduko arazoak, miseria, bere horretan jarraitzen duten gaiak dira antzezlanean azpimarratzen direnak. Gai horietaz hitz egiteko orduan zuzeneko musikaz eta umore handiz egiten da.

Istorio horretan pertsonaia ikonikoak ikusiko ditugu taula gainean: Minelly, Monroe, Winehouse, Cantinflas, Freddie, Frida, Montserrat Caballé, Sabino Arana,… Eta aipatutako pertsonaiak gorpuztuko dituzten aktoreak Iñaki Maruri, Adrian García de los Ojos, Itxaso Quintana, Olatz Ganboa, Quique Gago, Jon Casamayor, Irene Bau, Diego Pérez, Unai Izquierdo, Mitxel Santamarina, Karmele Larrinaga eta Ugaitz Alegria izango dira.

Antzezlana giro alai eta onean, lagunartean, senideekin, bikotearekin, lankideekin,… ikusteko plan ezin hobea da. Emanaldiak abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra bitartean antolatu dira.

Ordutegiak eta abar www.pabellon6.org web atarian dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button