MUSIKA

Tabakaleran, Verde Pratoren kontzertua programatu dute

Joan den astean, Bilbon, Musika Lokala udal programaren barruan, eta Bilborock-eko eszenatokian, Verde Prato musikaria izan zen, teklatu batekin, looper batekin eta batez ere ahotsarekin esperimentatzen duen proiektua erakusketako.

Gaur, Donostiako Tabakaleran izango da proiektu hori lideratzen duen Ana Arsuaga. Tabakalerak luzatu duenez, abesti herrikoien kutsu handia dago konposatzerako orduan, haietan ahotsak duen presentzia handiagatik, melodia motengatik eta letren gai eta soiltasunagatik. Bestalde, entzuten duen musika ezberdin bakoitzetik elementu desberdinak hartzen ditu, eta horri mugarik ez jartzen saiatzen da, eta hori batez ere baseetan ikus daiteke.
Bai letrak eta musika konposatzerako orduan, elementu gutxiren aukeraketa egiten du, sinpletasunagatik apustua eginez, osagai bakoitzak horrela hartzen duen indar eta presentzia interesatzen baitzaio.

Pandemiak ekarritako egoeragatik, aforo mugatua izango da, bala halarik ere, online zuzenean ikusteko aukera egongo da hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button