ARTEA

Ikas-Art 2011 aste honetan

Aste honetan izango da, beste urte batez, Ikas-Art nazioarteko unibertsitate artearen erakusketaren hirugarren edizioa. Berriro ere BEC-en (Bilbao Exhibition Centre) egingo da azaroaren 10etik 13ra bitartean.

Aurreko bi ediziotan lortutako arrakasta dela eta, gero eta irekiagoa egiten ari da parte-hartzaile berrien eta nazioarteko hezkuntza zentroen partaidetzari esker. Ekimen honetan, nazio zein nazioarteko Arte Ederren fakultateek har dezakete parte, eta ikerketa zein hezkuntza zentroek ere bai.

Zentro bakoitzak bere lanen hautaketa egingo du, eta hauek zentroaren ordezkagarri izango dira. Hala, Zabalgunea sailean, parte hartzen duten fakultateetako ikasleen zortzi proiektu aurkeztuko dira. Honakoak: Alvaro Velazquez (Goi-Hezkuntzako Zentrua Felipe II, Aranjuez), Alba Blanco (Pontevedra), Juancho Arregui (Madrileko Unibertsitatea), Clara Megias eta Eva Morales (Madrileko Unibertsitate Konplutensea), Carlos Valverde (Bartzelonako Unibertsitatea), David F. Mutiloa (Bartzelonako Unibertsitatea), Pablo Lerma (Bartzelonako Unibertsitatea), Nora Aurrekoetxea (EHU/UPV), Maria Matesanz (EHU/UPV). Parte hartzen duten fakultate eta lanak biltzen dituen katalogo ofiziala salgai egongo da.

Aurreko edizioetan erakutsitako lanen kalitatea apartekoa izan denez, Ikas-Art artearen erreferentzia bihurtzen ari den ekimena da.

Informazio guztia ekimenaren webgunean agertzen da bildurik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button