ARTEA

Tabakalerak “2deo prototipoak” deialdia abian jarri du

Tabakalerak gazteei zuzendutako eta gazteek sortutako euskarazko proiektuei laguntzeko 2deo prototipoak 2021 izeneko deialdia ireki du. Hautatuko diren proiektuek mentoretza jasoko dute, eta bertako instalazioak eta tresnak erabili ahal izango dituzte euren proposamena garatzeko.

Ekimenaren helburua “euskarazko formatu eta produktu berritzaileak sustatzea da, bakarrak edo seriatuak, gazteek sortuak eta gazteei zuzenduak: musikarekin lotutako ikus-entzunezko egitasmoak, realityak, podcastak, mahai-inguruak, streamingak edo programa tradizional baten narratiba transmedia. Talentua garatzen lagundu eta euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa handitzea da jomugetako beste bat. Horretarako, ekoizpen- eta hedapen-tresna berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuko dira: sare sozialak, webgunea, Youtube edo neurrira egindako plataformak”.

2deo prototipoak euskarazko ikus-entzunezkoetan aritzen diren 18 eta 35 urte bitarteko sortzaileei zuzenduta dago. Proiektuak aukeratzerakoan ikus-entzunezko sektorean izandako esperientzia, proiektuaren egingarritasuna eta aurkeztutako egitasmoak gazteekin konektatzeko daukan gaitasuna kontuan hartuko dira.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 17an irekiko da eta datorren ekainaren 15era arte egongo da zabalik.

Deialdiari buruz informazio gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button