BESTELAKOAK

Tabakalera, sorkuntza babesten

Tabakalerak, aurten, 30 programa inguru bideratuko ditu sorkuntza sustatzeko xedez, eta hala, eraikinaren baliabide eta espazioak sortzaile, artista, zinegile eta bestelako profesionalen esku jarriko ditu.

Artearen esparruan irekiko diren deialdien artean, ondorengo hauek aipa daitezke: Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI), artistei zuzendutako ikasketa-programa denaren hirugarren edizioa. Beste aldetik, artea, zientzia, teknologia eta gizartearen esparruan, zientzia eta teknologia arloko adituekin garatutako sorkuntza artistikoko proiektuak bultzatuko dira.
Arte digitalaren ere bi deialdi eskainiko dira: Artistak hautatuko dira artean eta teknologian gazteen talentua garatzeko Summer Sessions, eta Immaterial deialdia, pantailetarako sortutako arte digitaleko eta arteko proiektuak garatzeko.

Zinearen eta ikus-entzunezkoen eremuan Ikusmira Berriak programaren deialdi berria irekiko da udan. NOKA Mentoring, Euskadi eta Nafarroako zuzendari berrien film luzeen proiektuak laguntzeko programaren edizio berria ere bidean jarri da.
2deo serieak, telesailen sortzaileentzat zuzendutako programaren bigarren edizioa urtarrilaren 17tik otsailaren 15ra egongo da zabalik. Azkenik, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoaren eta Tabakaleraren lankidetza-proiektua: film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idazteko tailerra, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean. Parte hartzeko deialdia urtarrilaren 17tik otsailaren 22ra egongo da zabalik.

Literatura eta itzulpenen esparruan, Etxepare Euskal Institutuak hainbat deialdi bideratzen ditu: Artisten mugikortasuna sustatzeko diru-laguntzak, eta baita euskal literatura-lanak beste hizkuntzetara itzultzeko ere. Eta besta aldetik, Zabal egitasmoa, euskal artistek nazioarteko testuinguruarekin loturak sendotzeko nazioarteko komisario, arte kritikari eta museo zuzendariak ekartzeko sortua.

Informazio gehiago Tabakalerak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button