MUSIKA

“Sustraien Matxinada” edo begirada bat XXI. mendeko kulturatik

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Loraldia Festibalarekin bat egingo du datorren asteartean, martxoak 5, eta bertan, Gorka Hermosa, Garikoitz Mendizabal, Toti Martinez de Lezea, Nerea Arrien eta Leire Bilbao izango dira Sustraien Matxinada izeneko ekitaldian. 19:00etan izango da hitzordua.

Sustraen Matxinada Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa musikari ezagunen azken sorkuntza da: tradizioa gaur egungo garaikidearekin nahasten duen ikuskizuna, XXI. mendeko kulturatik begirada bat bilatuz.

Garikoitz Mendizabal, Bilboko Txistularien Taldeko Zuzendaria izan zena 2022ra arte, txistuaren munduan erreferentea da. Gorka Hermosa, bere aldetik, mundu osoko berrogei orkestrarekin kolaboratu du azken bost urteetan. Bi musikariek ospe handia dute, eta haiekin batera izango dira Leire Bilbao idazlea, 2022an Haur eta Gazte Literaturako Eusko Saria lortu duena; Nerea Arrien, Lizardi Saria, Julene Azpeitia Saria, Gabriel Aresti Saria eta Xabier Lete Poesia Sasia jaso izan dituena; eta Toti Martinez de Lezea, ibilbide luzea eta oihartzun handia lortu duena, gazte eta helduei zuzendutako lanei esker.

Loraldia Festibala martxoaren 1etik 23ra bitartean egingo da, eta euskal kulturaren hainbat diziplinatako 120 sortzailek hartuko dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button