LITERATURA

Literatura Nobel Sariak euskaratzeko Jokin Zaitegi beka

2010ean Suediako Akademiak Mario Vargas Llosa idazle perutarrari eman dio Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua Vargas Llosak idatzitako Pantaleón y las visitadoras eleberria itzularaztea da.

Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Horretarako, obraren lehenengo orriak euskaratu beharko ditu, eta egindako lan horrexen lau kopia bidali AED Elkartearen egoitzara (Pablo Uranga 4 behea, 20500 Arrasate), 2010eko abenduaren 21a bitartean; ez da itzultzailearen izenik agerian jarriko, baina bai goiburu bat; itzultzailearen datuak eta telefonoa gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira, eta sobre horren azalean goiburu bera errepikatu.

Lehen orri horiei dagokien jatorrizko testua antolatzaileek jarriko dute partehartzaileen esku, hauek eskatu ahala -telefonoz, idatziz nahiz e-mailez-. Internet bidez ere lortu ahal izango da testu hori, ondoko helbide honetan.

Fernando Reyk, Koro Navarrok eta Karlos Zabalak osatutako epaimahaiak, jasotako itzulpenak aztertu eta haietako bat izendatuko du irabazle 2011ko urtarrilaren amaiera baino lehen.

Irabazleak 6.000 euroko saria hartuko du Pantaleón y las visitadoras eleberria osorik itzultzeko. Lan amaitua 2011ko irailaren 30a baino lehen entregatu beharko du Elkar argitaletxean.
Honek argitaratuko du Pantaleón y las visitadoras eleberria euskaraz, eta 2011ko Durangoko Azoka izango da hori egiteko epemuga.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button