MUSIKA

The Mani-Las, Joan Colomo eta Tenperaren emanaldiekin hasiko da Donostikluba Festibala

Gaur hasiko da Donostikluba Festibalaren XIII. edizioa. Intxaurrondo Kultur Etxean, hain justu, The Mani-Las, Joan Colomo eta Tenpera artistak bilduko dira, 20:00etatik aurrera.

The Mani-Las taldea eskarmentudun musikariek osatzen dute: Maika Makovski, abeslaria eta gitarra, Mariana Pérez, bateria (Sonic Trash, Rubia eta Cora Bloom) eta Olaia Bloomm, gitarra (Las Culebras eta Cora Bloom). Hirukoteak 1960ko hamarkadatik edaten duen garage-rocka jotzen du.

Joan Colomo talentu handiko musikari eta ekoizle katalana da. Bartzelonako BCore zigiluko musikaria da, eta The Unfinished Sympathy, La Célula Durmiente eta Zeidun taldeetan aritu da. Bere proposamenean askotariko oihartzunak uztartzen ditu: instrumentu akustikoak, konponketa orkestralak, kabaret eta zirkuko giroak eta melodiak. Aurten, L’Oferta I La Demanda (BCore) diskoa argitaratu du.

Azkenik, Tenpera Donostiako taldea da, eta punk-rock, grunge eta noise erritmoak jotzen ditu. Ondoko musikariek osatzen dute hirukotea: Iker Munduate, ahotsa eta gitarra; Iker Torra, baxua eta Jon Almuedo, bateria.

Donostiakluba ostiralean eta larunbatean ere egingo da, eta besteak beste, ondoko musikariak arituko dira: Hard GZ, Denom, Bejo, Sad Nigiri eta El Negro. Artistok erritmo urbanoak jorratzen dituzte.

Jaiadiari buruzko xehetasun guztiak: dkluba.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button