ESZENA

Maiatzera bitartean “Bilboko Zirkuitua” programa

Bilboko Zirkuitua Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da eta bi helburu ditu: tokiko eszena bultzatzea eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzea. Hala, programa horrek Bilboko kultura-eskaintzaren deszentralizazioan eragiten du.

Aurtengo Bilboko Zirkuituaren denboraldia urtarrilaren 11n jarriko da abian, eta maiatzaren 9ra arte luzatuko da hainbat auzotan (Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotza Udal Zentroak eta Solokoetxe Institutua). Bertan antzerki-taldeen lanak ostegunero izango dira.

Aurtengo programan talde hauek parte hartuko dute: Compañía Edición Limitada (Reza lanarekin); Intxartu Antzerki Taldea (Las brujas de Salem); Ibilka Teatro (Cuando secuestramos al jefe); Heyoka Clown (Lo que me sale de la concha); Nodulos Teatro (Carmen); I Need a Hero (Sonata en mi menor); Totum (2113); Iuris Tantum (Hable con Montse); Skené Teatro (El salto de Léucade) eta Heyoka Clown (Las Franciskas).
Horiez gain bi taldek bi proposamen dakartzate: A Teatral, Relax a trois eta Cercanías de ti, eta Libélula Teatro La madre pasota eta La mujer sola lanekin.
Euskarazko lan bakat bat programatu da, AED Elkarteak egingo duena: Ni eta nitarrak.

Edizioa inauguratuko da urtarrilaren 11n, A Teatral taldearen Relax a trois  eta Cercanías de ti obrekin.

Egunez eguneko programazioa: Bilboko Zirkuitua

Show More

Related Articles

Back to top button