BERTSOTAN

Alaia Martin lehen finalista, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa Zarautzen jokatu zen joan den asteburuan. Alaia Martinek irabazi zuen saioa, eta Agin Laburuk eta Ander Lizarraldek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian jokatu zen saioa irabazita Alaia Martin zuzenean sailkatu da Ilunbeko finalerako. Datorren igandean Tolosan jokatuko da bigarren finalaurrekoa, eta bertan Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button