MUSIKA

“Art & Music” musika zikloa, Guggenheim museoan

Uda honetan, asteazken arratsaldeetan, Art&Music zikloa programatuko dute jazz musikaz gozatzeko Guggenheim museoko terrazan. “Zero kilometroko zenbait bandak zur eta lur utziko zaituzte beren erritmo eta nortasunarekin”.

Hortaz gaur berton, hilak 10, kontzertua duzue bertan, Andoni Aizpuru (saxoa), Richie Salvador (pianoa), Fran Serrano (kontrabaxua) eta Aritza Castro (bateria) musikariek osatzen duten FS Standards Quartet taldearekin.

Hurrengoa, uztailaren 17an izangoa da, eta egun horretan, Carlos Velasco Jazz of the Season 4tet taldea arituko da. Uztailaren 24an, Joel García Quartet taldearen txanda izango da, eta 31n, Nerea Arrieta triok eskainiko du kontzertua.
Abuztuko kontzertuak hauexek izango dira: Eneko Arbea Quartet (abuztuak 7) eta Roque García Organ 4tet (abuztuak 28). Azkenik, irailak 11, Pablo Maza Quartet taldeak itxiko du zikloa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button