MUSIKA

Governors, metal melodikoaren zartakoa

Governors taldeak Z.E.R.O. (Zikloari Ekin dio Rhinopalpak) izenburuko lan berria argitaratu du Baga Biga diskoetxearen bitartez. Boskote arrasatearrak gitarra boteretsu eta metal zaleekin jositako melodia indartsuak bildu ditu grabazio berri horretan.

Baga Bigaren arabera, “Governors taldearen Z.E.R.O. rock lodi eta boteretsua da, soinua melodien kolpeak atontzen dute, soinua kolpeka dator ametsetatik egunerokotasunera. Governors taldeak ausardia erakusten du abestiz abesti. Indarrak hunkitzeraino garamatza”.

Gipuzkoarren seigarren lana da, zeina Soziedad Alkoholikako Jimmyk ekoitzi duen. 2017ko abuztu eta irailean grabatu eta nahastu dute Usurbilgo Higain estudioan, Haritz Harreguy teknikariaren gidaritzapean. Masterizazioaz, berriz, Jonan Ordorika arduratu da, Mamia estudioan.

Taldearen proposamena ondo jasotzen da Bizhilik kantuan: ahots melodia landuak, gitarra sendoak, konponketak ugari eta tarte eta giro ezberdinak biltzen dituen egitura konplexua. Taldekideen aburuz, “jotzeko eta abesteko oso alaia eta dibertigarria da kantuak fase desberdinak dituelako, estrofa batzuetan ambient kutsua, aurre-leloan epikoa, leloan amorrua eta melodia. Diskoko kanturik osatuena da”. Kantu hori ondoko bideoan entzun dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button