ESZENA

Societat Doctor Alonso taldearen dantza-ikuskizuna, Bilbon

Bartzelonako Societat Doctor Alonso dantza-konpainiak Introducción a la introducción izenburuko obra taularatuko du, igandean, hilak 22, Bilboko Deustu auzoan dagoen La Fundicion aretoan, 19:00etatik aurrera.

Tomàs Aragay-k zuzendutako eta Sofía Asenciok antzeztutako lana etengabe eraikitzen ari den mugimenduaren inguruko proiektu berria da. Obra Aristotelesen metafisikaren bi kontzeptutan du jatorria: substantzia eta ezbeharra, izakiaren moduen gisara.

Greziar filosofoaren arabera, izaki naturalak etengabeko mugimendura eta aldaketara lotuta daude, eta mugimendu orok potentzia eta ekintza bat eskatzen ditu. Premisa horietatik abiatuta, Sociedad Doctor Alonso konpainiak desplazamenduaren  kontzeptua ardatz duen lengoaia eraikitzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button