ESZENA

Parasite kolektiboak “Hot Water” antzezlana aurkeztuko du Oreretan

Gasteizko Parasite kolektiboak Hot Water obra taularatuko  du igandean, Oreretako Mikelazulo kultur elkartean, 19:00etatik aurrera. Emanaldia ZIZT! zikloaren baitan ondu da; Eztena arte eszenikoen jaialdiak antolatzen dituen formatu txikiko obrekin osatzen da ZIZT!.

Mugimenduaren inguruan ardazten den lana da Hot Water. Pertsona bakarrak antzeztua, Unai Lopez de Armentia, irudimen ariketa bat da, eta aktore eta ikus-entzuleen arteko hutsunea oso estua da, “kontaktua zuzena eta intimoa da”.

Hala, antzezlanean, etxetresna elektrikoak konpontzen dituen teknikaria munstro bilakatuko da, modu satirikoan. “Sistema eta figura autoritarioekin dituen aldizkako topo egiteen ondorioz, gure gizarteak nazkagarri izendatuko lukeen ekintza bat egiten du”.

Keinuak eta mugimenduek bultzatzen dute obra, musikak lagunduta. “Testua, ahotsa, gorputza eta irudiak bat egiten dute ikuslea garraiatzeko piezak irauten dituen 40 minutuetan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button