MUSIKA

The Schubert Ensemble Of London taldeak Getxoko kontzertu klasikoen atea zabalduko du

The Schubert Ensemble of Londonek 25 urteko jarduera du eta, munduko ganbera talde garrantzitsuenen artean kokatu da. 130 piezez osaturiko errepertorioa du eta Fauré, Dvorak, Mozart eta Schumann maisuen kuartetoak eta kintetoak jotzen ditu, maiz, Ensembleren enkarguekin batera, eta hain ezagunak ez diren Chausson, Enesco eta Korngold bezalako konpositoreen obrak ere jotzen dituzte.

Taldeak kritikoen hainbat sari jaso ditu grabaketa estudioan, musika klasikoaren eta musika garaikidearen emanaldiengatik. Aurten, Chandos zigiluak Vaughan Williams-en piano boskoteen grabazioa eta On Wenlock Edge grabazioa kaleratuko ditu, Mark Padmore tenorearekin.

Getxon eskainiko duten saioan Johann Nepomuk Hummelen, Johannes Brahmsen eta Franz Schuberten piezak joko ditu Ensembleak.

Biharamunean, otsailak 18, Innova Ensemble haize-instrumentuen boskotea izango da protagonista. Asteazkeneko saioan honako musikagile hauen piezak joko ditu boskoteak: Franz Danzi, Maurice Ravel, Paul Taffanel eta György Ligeti.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button