MUSIKA

“Puntazo Eguna”, larunbatean Amurrion

Jaiak herritik herriarentzat  lelo eta ideiarekin jaio zen Puntazo Eguna orain duela urte batzuk Aiara bailaran. Aurten ere, eta eguraldia txarra dagoen arren, Amurrioko kaleak eta lokalak puntazozalez beteko dira.

Hitzordua, larunbatean hasiko da eguerdi partean, 12:00etan egingo den Trikipoteoarekin. Ordu bete beranduago txupinazoa, eta bazkariaren ostean txipiroia, puntazo unea, eta batukada.

Gaueko 22:00etan, kontzertu potente egongo da Zea Mays, Monkey Painters eta Akerbeltz taldeekin.
Amurrio eta Bilboko kideak dituen Monkey Painters taldea arituko da lehenik eta ostean Zea Mays. Banda bilbotarrak Da lana aurkezten ibili da Euskal Herritik joan den urte osoan. Lan horrek 13 kantu biltzen ditu, eta Tio Pete estudioan grabatu dute Jose Lastra teknikariarekin. Gero, Dave Allenek nahasketa egin du Londreseko Club Ralph-en. Masterizazioa ere Ingalaterrako hiriburuan egin du Andy Hippy Baldwinek. Emaitza bikaina da, elektronikaren eta rockaren esparruetan sustraitutako kantuak; soinua, berriz, ikaragarria.

Sondikako Akerbeltz taldea Guruzne  ( ahotsa), Emilio (gitarra), Paule  (trikitixa eta pianoa), Kalbo (baxua) eta Alain (bateria) musikariek osatzen dute. Talde gazte eta dinamikoa da, zuzen ikaragarria eta soinu sendoa eskaintzen dituena, hainbat estilotan: ska, punk, rock, eta euskal folklorea. Eurek diotenez, “Akerbeltz taldearentzat garrantzitsuena, kontzertu bakoitzean entzulearengan) jarritako dedikazio eta ilusioa transmititzen jarraitzea da, Euskal Herriko edozein herritan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button