ARTEA

Sorkuntza artistikorako ateak zabaltzeko eguna, Azkuna Zentroan

Aste honetako ostegunean, irailak 17, eta 10. urteurrena gogoratzeko, Azkuna Zentroko ateak zabalik izango dituzue, artistek eta sortzaileek beren praktikak garatzen, ikertzen, asmatzen, entsaiatzen, hausnartzen… bertatik bertara ezagutu eta ikusi ahal izateko.

Zentroko eguneroko bizitzan presente dagoen guztia gerturik ikusteko aukera galanta izango da, eta arte garaikidea, dantza, musika, irudiak… horrekin guztiarekin esperimentatzeko unea ere bai.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, hainbat ibilbide antolatuko dira bertan diharduten artisten sortze-prozesuak ezagutu ahal izateko. Bertan aritzen direnak honakoak dituzue:  Sra. Polaroiska; Ivan Gomez (La prospección de Kairós); Aimar Arriola; Susana Talayero, Amparo Badiola eta Gemma Intxausti (Scriptbarik); Macarena Recuerda (The watcing machine); eta Mario Paniego (Espacio públic(itari)o).

Arratsalde horretan ere, 18:00etatik 19:00era, hainbat jarduera antolatu dituzte: FABdeFAB (Fabricas de Fabricas, Jose Real), PaloPalú (Elena Murillo eta Rosalia Fernandez) eta Asier Oiarzabal/Hernan Quipildor (La llave del alma). Geroago, 18:00 eta 20:00etan, Tana Garrido artistaren txanda (La tierra llama (arribar)). Babestu. Sorkuntza garaikidea babesteko programa berezia ere aurkeztuko dute.
Eta musika ez da faltako. 20:30ean, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) Musika loturak izeneko kontzertua egingo du.

Horretaz gain, egun osoan, bertan dauden erakusketetan bisita gidatuak onduko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button