IKUS-ENTZUN

Zinexit eta Zinegoak, gaur elkarturik

Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Bizikidetzaranzko Zine Erakusketa (Zinexit) aste honetan garatzen ari da. Gaur emanaldi berezia eskainiko da Zinegoak, Bilboko LGTB Zinemaldiaren lankidetzarekin: Mr. Gay Syria (Ayse Toprak).

Lanak homosexualak diren bi siriar errefuxiaturen bizipenak islatzen ditu. Husein bizargina da Istanbulen eta bizimodu bikoitza darama familia kontserbadore eta bere gay identitatearen artean. Mahmoud, Berlinen bizi den errefuxiatua, siriar LGTBI mugimenduaren sortzailea da. Amets berak lotzen ditu biak: errealitate hertsien ihesbide eta ikusezin izatearen irtenbide izango duten nazioarte mailako edertasun lehiaketa batean parte-hartzea.

Emanaldiaren osteko solasaldian, Pau Gillén, Zinegoak zinemaldiko zuzendaria eta Adolfo Guerra, hain zuzen ere bere sexu orientazioarengatik bere herrialdetik ihesean etorri eta Bilbon bizi den kolonbiarra bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button