LITERATURA

Etxepare sariak lanak aurkezteko epea luzatu egin du

Etxepare sariko antolatzaileak diren toki entitateek 2020ko Etxepare sariketan lanak aurkezteko epea luzatu egin dute. Hortaz, maiatzaren 22a izango da lanak entregatzeko azken eguna. Luzapen jorrekin argitalpena bermatu nahi dute: “Honekin bermatu nahi duguna da aurten argitaratu ahal izatea lan irabazlea”.

Horretaz gain antolatzaileek honakoa adierazi dute: “Nolanahi ere, jabetzen gara egile batzuk zailtasunak izanen dituztela lanak inprimatzeko edota bidaltzeko. Horiek horrela, aukera izanen da lanak e-posta bidez bidaltzeko. Zehazki, info@etxeparesaria.eus helbidera bidali beharko dira, batetik lana bera eta bestetik egileen datuak, oinarrietan ezarritako jarraibideei jarraituz.

Azkenik egileak animatu nahi izan dituzte: “Nafarroako euskara zerbitzuok idazleak eta egileak eta ilustratzaileak animatu nahi ditugu haien lanak egiten jarraitzera, aurten saria emanen dela bermatua baitago”.

Lehiaketan parte hartzen duten egileek albumaren maketa aurkeztu beharko dute, hau da, azken bertsioa inprimatuta, bukatutako albumean agertuko liratekeen testu zein ilustrazioekin. Ez da maketa koadernatu beharrik, nahikoa da maketa modu xume batez jostearekin (grapekin, uztaiekin, espiralarekin e. a.). Horretaz gain, maketaren kopia bat bidali beharko dute: pdf formatuan, lan osoa fitxategi bakarrean. Egileek nahi badute, irudi originalak bidal ditzakete epaimahaikideek jatorrizko lana ikus dezaten.

Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa, eta lan hori Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz.

Lehiaketarekin lotutako xehetasun guztiak: www.etxeparesaria.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button