MUSIKA

Soinu indartsuagoen bila

Deus Ez rock taldea da, Gipuzkoan 2016. urtean sortutakoa. 2017. urtean energiaz betetako lehen diskoa grabatu zuten eta lan horrekin Amurriock lehiaketa irabazi, eta Katapulta zirkuiturako ere aukeratuak izan ziren.

Joan den urtean taldea garatuz joan zen, eta abesti berriak sortzen hasi zen, haize rockeroago eta sakonago batekin. Lan horren emaitza Sherpak izeneko bigarren diskoa da, Iruñeako Drum Groove Studioetan grabatua. Josu Ervitik nahastu, grabatu eta produktore lanak egin ditu eta gero Victor Sanchezek masterizatuta izan da.

Hamar abestiz osaturiko diskoa da; bertan, taldeak bere sustrai melodikoak mantentzen dituen arren soinu indartsuago bat sortu du, helduago bat,  nortasun handiagoa duena, nolazpait.

Laster hasiko da taldea disko berria haizatzen. Lehen hitzordua ostiralean (maiatzak 10) izango da, Donostiako Kutxa Kultur Klubean. 11an, Eibarreko Ez Dok tabernan izango dira; 17an, Amurrion;  31an, Iruñeko Subsuelon; ekainaren 1ean, Donostiako Olatu Talkan;  6an, Sopelan; eta azkenik, 7an, Bilboko Shake!-n.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button