MUSIKA

Slayer thrash metal banda mitikoak Bilbon joko du

Slayer thrash metal estiloaren ordezkari nagusia da, kaliforniarren diskografiari erreparatzea baino ez dago:  Reign In Blood, Hell Awaits, South Of Heaven edo Seasons In The Abyss, besteak beste, estilo horren maisulan eredugarri bihurtu dira, Metallicaren lan klasikoekin batera.

Bada, Slayer Bilboko Santana 27 aretoan izango da ostiralean, urriak 30; Anthrax eta Kvelertak taldeek osatzen dute kartela. Kontzertuaren sarrerak dagoeneko agortuta daude.

Slayer 1981ean eratu zuten Jeff Hanneman eta Kerry King gitarra-jotzaileek Kaliforniako Huntington Park hirian. Taldea osatzeko, txiletar jatorriko abeslari eta baxu-jotzaile Tom Araya eta jatorri kubatardun Dave Lombardo bateria-jotzailea fitxatu zituzten.

2009 urtera arte 11 lan argitaratu zituzten, eta aurten, hamabigarrena plazaratu dute, Repentless (Nuclear Blast), zeinak kritika ikaragarri onak jaso dituen.
Taldearen sortzaileetako bat, Jeff Hanneman gitarra-jotzailea, 2013an zendu zen, eta haren ordez, Gary Holt sartu. Azken horrekin grabatu dute, hain zuzen, Repentless laudatua.

Show More

Related Articles

Back to top button