BESTELAKOAK

“Hedabideak Euskararen Sustapenean” jardunaldiak, Euskaltzaindian

Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak antolatuta, Hedabideak Euskararen Sustapenean XX. Jagon Jardunaldiak egingo dira azaroaren 20an, Euskaltzaindiaren egoitzan. Gai honen bidez euskal komunikabideek euskararen sustapenean jokatzen duten rola aztertu nahi da. 

Sustapen batzordea hizkuntzaren estatusaz arduratzen da eta urtero Jagon Jardunaldia antolatzen du. Hala, joan den urtean, Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan gaia jorratu zen.  Aurten, ordea Hedabideak euskararen sustapenean jardunaldia egingo da, eta bere barnean hiru gai nagusi aztertuko dira: Hedabideak eta hizkuntza politika (Patxi Baztarrikak, Mikel Arregik eta Bernadette Soulé); Hedabideen egitasmoak (Alaitz Artolazabal, Martxelo Otamendi, Iñaki Guridi eta Jose Luis Aizpurua); eta Hedabideen kanpoko begirada izeneko mahai-ingurua egingo da Leire Palacios, Beatriz Zabalondo, Aingeru Epaltza eta Alberto Barandiaran adituekin.

Euskaltzaindiaren XX. Jagon Jardunaldiak irekiak izango dira, bai eta doakoak ere, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke, hortaz interesa edukiz gero, informazioa Euskaltzaindian bertan topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button