Expodistrito Bilboko Barrutietako Udaltegietan burutzen den aldi baterako erakusketa zikloa lekuz aldatuko da berriro datorren otsailaren 1ean, eta Begoñako Udaltegian Mikel Alonso artista bilbotarraren argazki erakusketa berria inauguratuko du. Publizitatean eta industria alorrean lan egiten duen argazkilaria Estatu osoko gastronomia argazkilari hoberenetakoa da.
Shangai, formatu handiko (90 x 60) 20 argazkiren aukeraketa da. Bertan, bizitasun ikusgarria duen eta eraldaketa prozesuan murgilduta dagoen hiria erakusten zaigu.
Mikel Alonso egileak azaltzen duenez, lan hori, 2008ko udaberrian egindako argazki ibilaldiko zenbait egunen emaitza da. Irudietan Shangaiko portuaren dinamismoa, merkatuak, auzo zaharren eta hiri berriaren arteko kontrastea… hau da, lehen aldiz bisitatzen dituen kaleetatik oinez ibiliz, jakin-minez betetako begiak aurkitzen duena erakusten digu. Argazkiek, milioika biztanle dituen hiriaren zalaparta eta bizitasuna hurbildu nahi dute, molde berriaren eta zaharraren arteko erabateko kontrasteak erakusten dituen eraldaketa basatia bizi den unean.
Urteko lehen hiruhilekoan, udal instalazioek honako erakusketa hauek jasoko dituzte: Argazkigintzaren barruan Distrito Foto 09; Memorias de un Bilbaíno; El Alma Varada (Erakusketa honen irudiak Jon Rodríguez Bilbaok hartu zituen Euskadiko ontziola guztietan, ontzigintza sektorearen eta, batez ere, bertako langileen errealitatea erakutsiz).
Pintura Guillermo Ortega Ituiñoren eta Rosa Valbuenaren eskutik helduko da Barrutiko Udaltegietara hiruhileko honetan.
MBN Comunicacionek bidalita