BERTSOTAN

Bihar “Udaberriko Bertso Saioak” ekimena

Bilboko Udalak Santutxuko Bertso Eskolarekin batera antolatzen du Udaberriko Bertso Saioak. Ekimeneko hitzordu guztiak larunbatetan dira (maiatzaren 14an, 21ean eta 28an, eta ekainaren 4an). Lehenengo bi saioak Santutxuko Karmelo plazan izan dira (maiatzaren 14an eta 21ean), eta azken biak (maiatzaren 28an eta ekainaren 3an) Deustuko San Pedro plazan.

Ekimenaren helburua “Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak hirian egiten duen lana babestea da. Izan ere, oraingo honetan, saioen gai nagusia eskola bera izango da.”

Santutxutik Amets Arzallus, Oihana Bartra, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio, Ibon Ajuria, Jone Uria eta Etxahun Lekue pasatu dira.
Bihar, maiatzaren 28an, Deustuko San Pedro plazan, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal juntatuko dira, eta azkenik, ekainaren 4an, toki berean, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Saioa Alkaiza eta Arkaitz Estiballes bertsolariak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button