ARTEA

Sentimenduen irudikapena

Iruñeko Ziudadelako Bolborategiak Manuel Sagastume Zifrak erakusketa hartuko du abenduaren 13ra arte. Erakusketan 19 eskultura egongo dira ikusgai, serie ezberdinetan banaturik, eta gainera, Tzesne soinu artistak erakusketarako espresuki konposatutako soinu pieza batek ere osatuko du erakusketa.

Erakusketaren nondik norakoak Pedro Salaberri adituak eman dizkigu: “eskulturak gauzatu behar dituen sentimenduen irudikapena dira, eta horrela besteekin harremanetan jartzean irudimena eta sormena lantzen da.”
Obrak sedukzioa, besarkada edo adiskidetasuna modu espiritualagoan sortzeko abiapuntuak dira. “Tamainagatik erraz besarkatzen ahal ditugu, baina agian azken bokazioa tamaina hogei aldiz handiagoa izatea litzateke eta gu besarkada horren barruan hartzea”.
Ia guztiak burdinaz eginak daude, denboraren joan-etorriak herdoildu ditzan, baina aluminioz egindako bi ere badaude, zati bat margotuta daukatenak eta horrek esan nahi du “bideak bitan banatzen hasi eta materialak eskultorearen zerbitzura egotera pasatzen direla, eta ez direla protagonista izanen”.

Manuel Sagastume Donostian jaio zen  1946an. Ingeniaritza, arkitektura eta urbanismoaren ikasketak burutu zituen Bilbon, Iruñean eta Bartzelonan. Arkitekturaren alorrean lan egiteari utzi ostean, metalezko forma eskultorikoak egiten hasi zen. Horretan ari da gaur egun buru-belarri.

Bere obra batzuk hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button