IKUS-ENTZUN

“24 Ordu Digitalean” lehiaketa, Elorrion

Elorrioko Arriola Antzokian film labur lehiaketa dute martxan. Aurtengo hamaikagarren edizioa datorren azaroaren 4 eta 5ean egingo da.

Lehiaketa honela garatuko da: azaroaren 4an arratsaldeko 5etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira.
Filmak formatu digitalean aurkeztu beharko dira,.avi, konpresio gabe edo .mov,( H264 o MP4), konpresio gabe 16:9 formatuan, 4:3 formatuan aurkezten bada banda beltza gehitu beharko zaio. Emisio formatoa 16:9 izango da.

Laburmetraien emanaldiak azaroaren 5an izango dira, gaueko 10:00etan. Emanaldia amaitu ostean, sari banaketa egingo da. Sari nagusia:  700€. Horretaz gain, 500€ hartuko dituzte finalistek.

Informazioa osoa, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button