MUSIKA

Señores, Muerte y Destruccion eta Erizo taldeen konztertuak

Señores (Bilbo), Muerte y Destruccion (Madril) eta Erizo (Gasteiz) taldeek Bilboko L’Mono aretoan joko dute ostiralean, ekainak 8. Bilbotarrek Ep2012 izenburuko iraupen laburreko lana aurkeztuko dute. Diskoa aurtengo martxoan grabatu dute Ondarroako Santos Records estudioan.

Señoresek gaztelaniaz abesten dute eta pop kutsuko math rocka jorratzen du. Taldea ondoko musikariek osatzen dute: Goiko (gitarra eta ahotsa); Julen (gitarra); Guille (baxua) eta Claudio (bateria).

Madrileko Muerte y Destruccion taldeak, bestalde, Cartago izeneko lana kaleratu berri du eta Dinosaur Jr., The Cure, The Breeders taldeen diskoetatik eta post-hardcore estilotik edaten dute.

Erizo, berriz, hiruko gasteiztarra da eta Tres izenburuko hirugarren lana argitaratu berri du. Letra poetikoekin jantzitako punk rock garaikidea jotzen du. Arabarrek, halaber, larunbatean, ekainak 9, lurralde historiko horretako hiriburuko gaztetxean joko du Señores taldearekin eta Bicivoladoresekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies