
Ilustrazioaren tresnarik handienetako bat liburua izan zen. Hasi Dideroten eta D´Alamberten Enciclopédie-tik, eta zientzia, teknika, ekonomia, eta bestelako liburuetaraino. Liburu horiek irakurriz, itzuliz, tertuliatan haien gainean eztabaidatuz, hemengo errealitateari buruzko beste hainbat liburu idatziz, ilustratu haiek printzipio batzuk berenganatu zituzten, baita Bizkaian aplikatzen saiatu ere.
Garai hartako lan horietako ale interesgarri batzuk ikus daitezke egun hauetan, Bilboko Foru Liburutegian, bere funtsetatik hautatuak izan direnak, urriaren 3tik azaroaren 30era bitartean.