Nontzeberri

AMPan parte-hartzeko deialdi irekia

Okela Sormen Lantegiak IX. Artisten Meeting Pointean parte-hartzeko deialdia ireki du. Otsailaren 9an, asteartearekin batera irekitzen da eta otsailak 21a, domekarekin batera itxi.

Bederatzigarren edizio honetako jardunaldiak Historia gaiaren inguruan eraikiko dira interpretazio, diziplina eta abordai ezberdinetara ateak irekitzen ditu, artista ezberdinen ikuspegi eta era anitzetan murgiltzea helburuarekin.

Euskal Herrian jaio, lan edota bizitzen den artista plastiko eta bisual orori begira antolatu dira jardunaldiok.

Interesa baduzue, oinarriak eta informazio guztia bere webgunean daude eskuragai.

Exit mobile version