MUSIKA

Seda taldearen lan berria

Seda taldean dira Virginia Fernandez (Doctor Deseo, Jardín Infierno, Toro y la Niña del Frenesí) kantuegilea eta taldeko liderra  ahotsean, Mikel Caballero baxuan (Gatibu), Felix Landa gitarran (Extremoduro), Galder Creo baterian (Penadas), Pit Flanagan (Rubia, Garbayo) eta Martin Guevara (Capsula) eta Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea ere zuzeneko emanaldietan.

The Belly lana argitaratu berri dute. Bilboko Silver Recordings estudioetan grabatua eta Martin Guevarak ekoiztua, The Belly disko zaindua da alderdi guztietan: “soinu bikaina, ekoizpen zaindua, Miriam Ocarizen azalerako ilustrazio lan handia, binilo formatuko berehalako argitalpena… Baina, batez ere, rock talde baten sendotasun ukaezina uzten du agerian, punk jarrera irmoa. Hori guztia Virginiak duen ahotsaren tesiturak eta aldakortasun ahalak emandako ñabardura eta eragin ugariz hornitua da, barrenak idatzitako kantu-bilduma oparituz, bat-batekoaren premiaz eta zinezkotasunaren gordinez.”

Baliteke Bukowskik arrazoi izatea, artistaren benetakotasuna barrenaren oldarrarekin estuki lotuta dago, eta The Belly horren adibide ona da, “Barrenak sutan eskatzen ez badizu, ez egin”. Agian horrek markatzen du Seda-ren eta beste proiektu batzuen arteko desberdintasuna, rock-and-rollaz hitz egiten denean zinezko sorkuntza zer den jakinarazteko indarrak.

Lan hori zertan den entzun nahi baduzue, horretarako aukera izango duzue apirilaren 18an,  12:30ean, Bilboko BBK aretoan. Kasu horretan, Seda eta Ana Curra arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button